ZER GAREN
OTALORA
MONDRAGONEKO Zuzendaritza eta Kooperatiba garapenerako zentroa
ZERK MUGIARAZTEN GAITUEN
Gure bisioa
Korporazioko erakundeetan Kultura Kooperatiboa garatzeko prozesua gidatzea eta zuzendarien eta organo sozialetako kideen garapen profesionala eta pertsonala sustatzea.
Gure misioa
Pertsonen eraldaketa eta kooperatiben kultura eta bizipena bultzatzea.
Gure balioak
Konfiantza:Pertsona guztien iritzia errespetatzen dut. Errespetuz eta argi hitz egiten dut. Koherentea naiz pentsatzen, esaten eta egiten dudanarekin.
Lankidetza: Taldean lan egiten dut, lankidetzan, partekatuz eta ekarpenak eginez. Kolektiboa indibidualaren gainetik jartzen dut. Modu aktiboan entzuten dut. Besteengandik ikasten dut, eta beste batzuei ere ikasten laguntzen diet.
Konpromisoa: Kooperatibako bazkide langilea naizenez, parte hartzen dut eta inplikatu egiten naiz. Konpromisoak modu bikain eta arinean betetzen ditut. Autogestionatzeko gaitasuna daukat.
Bezeroari zerbitzua emateko jarrera: Bezeroari bere beharrak identifikatzen eta konpontzen laguntzen diot. Bezeroarekiko konpromisoak ezin hobeto betetzen ditut.
Berrikuntza: Etengabe bultzatzen ditut hobekuntzak eta berrikuntzak nire ingurunean eta jardueran. Neure burua aldatzeaz eta ezagutzak eta trebetasunak hobetzeaz arduratzen naiz. Aukerei adi nago, eta arriskuak hartzen ditut.