ZERBITZUAK

Otalorak MONDRAGONeko kooperatibei laguntzea du helburu, aldi estrategiko bakoitzeko politika sozioenpresarialaren garapenean.

Politika sozioenpresarialak estrategia hauekin beteko du 2021-2024 aldia:

  • Konpromisoa eta Nortasun Kooperatiboa
  • Iraunkortasuna
  • Etorkizuna duten negozioak
  • Malgutasuna eta moldakortasuna
  • Eraldaketa digitala
  • Elkarren arteko lankidetza
  • Talentua erakartzea eta garatzea

GURE GARAPEN ARLOAK

Erakunde kulturaIkaskuntza eta garapenaHeziketa kooperatiboaPraktika komunitateakOtalora Ikasgunea Plataforma

Erakunde kultura

ERAKUNDE BAT IDENTIFIKATZEN DUENA ETA BESTE BATETIK BEREIZTEN DUENA

Kooperatiben esku jartzen dugu erakunde kulturaren diagnostikoa egiteko daukagun gaitasuna, eta horiei laguntzen diegu aldaketa eta eraldaketa prozesuetan.
KATALOGO osoa

Ikaskuntza eta garapena

IKUSPEGI IREKIA, ETENGABEKO IKASKUNTZA

Ikaskuntza EKINTZAREKIN lortzen da, ezagutza, trebetasun eta portaera berriak barne hartzen dituzten esperientzien bidez.
Otalorak babesa ematen die erakundeari zein pertsonei aldaketa eta garapen prozesu honetan.
KATALOGO

Heziketa kooperatiboa

EZ DAGO KOOPERATIBISTARIK GABEKO KOOPERATIBARIK

Gure eredu kooperatiboa eta pertsonen konpromisoa dira, hain zuzen, gure ezaugarri bereziak, lehiarako abantaila ematen baitigute, eta, aldi berean, beste modu batean enpresa egiteko aukera eskaintzen baitigute.
Otalorak kooperatibekin lankidetzan dihardu, nortasun kooperatiboa sustatzeko eta gobernantza eredu sendoak, zorrotzak eta gure ereduarekin koherenteak garatzeko.
KATALOGO osoa

Praktika komunitateak

PARTEKATZEKO ESPAZIOA

Praktika komunitateak elkarren arteko lankidetzarako tresna bat dira, ezagutzak, esperientziak eta kezkak partekatzeko.

Otalora Ikasgunea Plataforma

Otalora Ikasgunea Plataforma

EGIZU BESTE MAILA BATEKO IKASKUNTZA

MONDRAGONeko Zuzendaritza eta Kooperatiba Garapenerako Zentroaren ikaskuntza plataforma berria.
Sartu plataforman