Otalora Dorretxearen denbora historikoaren lerroa.
- 1350
- 1562
- 1586
- 1762
- 1981
- 1984
- 1992
- 2018
1350
Bere jatorria XIV. mendearen erdialdekoa da; izan ere, garai hartan eraiki zuten dorretxea Otaloratarrek, San Joan Bataiatzailearen elizaren historiari oso lotuta dagoen familiak, Aozaratzako elizatean, bereziki defentsarako.
1562
Hasierako berritze lanak (1562-1586) Antso Lopez Otalora Lizentziatuak, Karlos V.aren Errege Kontseiluko kideak, hainbat egokitzapen eta eraberritze lan egin zituen. Hala, egoitza egitura berri bat gehitu zion jatorrizko egitura militarrari.
1586
Sutea eta berreraikuntza (1586-1762) 1586an, On Martin Otalora −Antso Lopezen biloba− etxeko jauna zela, sute batek dorretxea suntsitu zuen, eta liburutegia ere bai. Ezaugarri berriekin berreraiki zuten, apaingarri errenazentistekin.
1762
Gainbehera Otalora familiak ohiko etxebizitza gisa erabiltzeari utzi zion, eta Aretxabaletako Otalora jauregira lekualdatu zen (1762ko eraikina). Dorretxea baserri gisa berrerabiltzeak multzo arkitektonikoa hondatu zuen.
1981
Lehengoratze proiektua (1981-1984) Laboral Kutxak eraikina erosi eta berreraiki zuen, zati noble guztiak errespetatuz eta barrualdea prestakuntza jardueretarako egokituz (kooperatibetako etorkizuneko zuzendarientzako jantokia eta ostatua barne).
1984
Ikaskuntza Zentroa. Lehengoratze lanak amaitu ostean, eraikinean bertan egiten hasi ziren MONDRAGONeko Zuzendaritza eta Kooperatiba Garapenarekin lotutako jarduerak. Ondoren, espazioak egokitu egin ziren: gelak kendu eta bilera gela bihurtu. Horiek, prestakuntza gelekin eta jantokiarekin batera, ekosistema bat osatzen dute, non ikaskuntza den motor nagusia.
1992
Otalora II eraiki zen, gero eta gehiago eskatzen baitziren ikastaroak eta bilera gelak. Inguruko baserriekin bat datorren estiloko eraikina da, eta barrualde funtzionala du.
2018
Espazioak birmoldatu ziren, premia eta metodologia berrietara egokitzeko, eta ingurumenarekiko konpromiso handiagoa izateko.