Helburua
Identitate kooperatiboa indartzea eta, horretarako, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren oinarrizko printzipio kooperatiboak ezartzea eta norbera dagoen organoaren funtzioak eta oinarrizko enpresa kontzeptuak ezagutzea.
Irakasleak
Juan Ignacio Aizpurua eta kolaboratzaile taldea.
Iraupena
24 ordu (2 egunean zortzina ordu eta beste 2 egunean 4na ordu); bazkide gisa Hezkuntza Kooperatiboko prestakuntza egina duten parte hartzaileek, berriz, 2 egun.
Edukiak
1) Eraldaketa sozialeko proiektua, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren giltzarriak, Printzipio kooperatiboak eta Zentzu kooperatiboaren bilakaera.
2) Arau Esparru Kooperatiboa, Kooperatiba baten barne antolamendua: Organo sozialak eta Zuzendaritza, Kontseilu Sozialaren funtzioak, MONDRAGONen araubide ekonomikoa eta korporazio egitura, eta interkooperaziorako tresnak.
3) Finantza egoeren analisia, enpresaren posizio ekonomiko-fi nantzarioa, Gestio Plana eta Kontrola.
4) Komunikazioa (Kontseilutxo bat egiteko argibideak).
Metodologia
Kontzeptu teoriko laburrak, azalpenak eta bideoak, ariketak eta lanak taldeka, eta eztabaida eta hausnarketa.
Prezioa
450 euro/pertsonako (gutxienez 10 pertsonako taldea).
Lekua
OTALORA.
Harremanetarako
Juan Ignacio Aizpurua eta Marian Uribarren.