| Garrantzi handiko programak dira, bai edukiengatik eta baita iraupenarengatik ere, eta Korporazioko enpresetako zuzendarien prestakuntza bidean funtsezko atala osatzen dute. Halaber, oinarrizko programa hauen artean, Gaitasun Pertsonalak (edo MCCko zuzendariaren profilean zehaztutako Nortasun Ezaugarriak) lantzen dituztenak aipatuko ditugu, hala banakoei nola lantaldeei dagokienez, eta baita Gestio Gaitasun Teknikoak, edo zuzendariaren ezagutza profesionalak, sustatzen dituztenak ere. |