Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Nor Gara > Zentro Korporatiboko Gestio Sozialaren arloa
Zentro Korporatiboko Gestio Sozialaren arloa
Otalora, MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa, 1984an hasi zen eskolak ematen, IKASBIDE izenarekn, graduondoko gazteentzat: Mondragon Talde Kooperatiboko kooperatibek gazte horiei Zentroan graduondoko ikasketak egiteko eta aldi berean Taldeko enpresetan praktikak egiteko aukera ematen zieten.

Lehenengo programa horren helburua izan zen laneko esperientziarik ez zuten lizentziatu berriak prestatzea, kooperatibetan zuzendari lanak egiteko gai izan zitezen. Ondorioz, prestakuntza tekniko-esperimental azkarra zen, goi mailako ezagutza teorikoa zuten baina enpresaren kudeaketan esperientziarik ez zuten pertsonei zuzenduta.

Halaber, beste programa ere abiarazi zuen, Kontseilu Errektoreetako kideei zuzendua, prestakuntza egokian laguntzeko.

Eta handik gutxira prestakuntzaren eskaintza beste arlo batzuetara zabaldu zen: Heziketa Kooperatiboa, denborarekin Enpresa Kooperatiboen Zuzendaritza Masterra ekarriko zuten iraupen luzeko ikastaroak eta, oro har, garai hartan Euskadiko Kutxari atxikita eta gaur egun MONDRAGONen integratuta dauden kooperatibek eskatzen eta planifikatzen zituzten prestakuntza ekintzak, gobernu organoei, zuzendaritza organoei eta oro har bazkideei dagokienez.

1988ko apirilaren 28an Azatza, SL eratu zen, hau da, Otalorari legezko estaldura ematen dion erakundea, bezeroekin, hornitzaileekin eta oro har erakundeekin harreman instituzionalak eta komertzialak bideratzeko.

Ea gaur egun produktuen eskaintza zabala dauka, bost ildo handitan elkartuta: Heziketa Kooperatiboa, Zuzendarien Garapena, Kulturaren Garapena, Lidergoa eta Talde Lana eta Esperientzia Kooperatiboaren Zabalkundea.

Sorrerako espiritua mantendu egiten da, zuzendarien trebetasunen gaineko kalitateko irakaskuntzaren alde eta jarrera, sinesmen, balio eta kultura kooperatiboaren transmisioaren eta etengabeko garapenaren alde eginez.