Nork erabil dezake Otalorako sukaldaritza zerbitzua?
Kooperatibako bazkide guztiek goza dezakete Otalorako sukaldaritza zerbitzuaz, erabilera profesionalerako. Enpresa bazkariak, bazkariak bezeroekin, bazkariak bisitariekin, bazkariak hornitzaileekin, erretiratuei eskainitako agur bazkariak etab.
Zer eskaintzen da?
Eguneko menu zabala dasta daiteke, baita menu bereziak ere, aurrez erreserba eginda.
Eguneko menuaren prezioa 15 euro + BEZa da.
Menu bereziek neurrira egindako prezioa daukate eta erreserbapean egiten dira.
Zer jangela dago?
Otaloran bi jangela daude, bata handia, 64 lagunentzat (taldetan banatzeko aukerarekin), eta 30 lagunentzako beste bat.
Zein da ordutegia?
Bazkariak 13:00etatik 15:00etara ematen dira
Erreserba egiteko jarri harremanetan
Oibar Elorza
Telefono a: 943 712406