Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Otalora > Hasiera > Materialak
Eranskinak
  
  
  
  
  
  
  
  
Resumen
  
  
Fred KofmanBlue Horse2010/09/08Gaztelania, Ingelesa

​​​Metamanagement funtsezko lana da, hainbat tresna berezi eskaintzen dituena bizimodu ohoragarriak eta erakunde berritzaileak integratzeko.

 

Desarrollo organizacional y cultural
  
Fred Kofman

​Peter Sengek dio managementari buruz jakitea eta hori praktikan nola jarri jakitea ez direla gauza bera. Amildegi hori zeharkatzea ahalbidetzen duen zubia enpresaren dimentsio humanoa da. Liburu honetan, Fredy Kofmanek zubia eraikitzen erakusten digu. “La empresa consciente” hamabost urtez hainbat konpainiatako zuzendariekin egindako lanaren emaitza da.

Desarrollo organizacional y cultural
  
Carolyn Taylor

​Erakunde bat bultzatzen duen kultura motak emaitzetan eragina duela esatea gero eta ukaezinagoa den egia da, eta errealitatea aspaldi ari da hori erakusten. Halere, enpresa komunitatean baieztapen hori garrantzia hartzen hasi bada ere, pertsona askok ez dakite zein den modu egokia kultur praktika negatiboak jarduera korporatibo jator batez ordezkatzeko, negozioen beharrekin bat eginda.

Desarrollo organizacional y cultural
  
Peter Senge

​“La Danza del Cambio” lanak ikaskuntzara irekitako erakundeak nola sortu erakusten du, nola bizkortu arrakasta eta agertzen diren oztopoak nola saihestu. Liburua erronka horiei aurre egiteko behar diren gaitasun pertsonalak eta erakundekoak garatzen ikasi nahi duten zuzendariei bideratuta dago.

Desarrollo organizacional y cultural
  
Peter Senge

La Quinta Disciplina Managementaren gaiaren inguruan XXI. mendean argitaratu den lehen liburua da. Erakunde adimentsuak eta ikasketetara irekiak eraikitzeari buruzko lan aitzindaria da. Benetako diziplinarteko ikuspegi batetik egindakoa.​

Desarrollo organizacional y cultural
  
Shimon L.Dolan eta Irene Martin

Lan honetan zuzendariek eta langileek beren erakundeetako eguneroko lanetan duten portaera gidatzen duten hamar aginduak aurkezten dira.  Bizitza bilaketa, desafio eta egokitzapen prozesu etengabea da, eta bertan gizakien garapena konprometituta dago. Liburuak inguratzen gaituen ziurgabetasunean sakontzen du eta ideiak ematen ditu kontzeptu hori geure buruan antolatzeko eta erakundeetan benetan gertatzen ari dena ulertzen hasteko. ​

Dirección y liderazgo
  
Salvador Garcia, Shimon L.Dolan, Pere Duran Farel, Ceferi Soler

Egileek Balioen araberako Zuzendaritza izenaz ezagutzen duten ereduak munduko enpresa nagusietako askotan dauden ikuspegiak eta gertatzen ari diren praktikak bildu eta sistematizatzen ditu enpresako gizakien portaera erraztu, bideratu eta konprometitzeko.  Ikuspuntu zorrotza alde batera utzi gabe, enpresa kulturaren aldaketa kudeatzeko beharrezkoak diren gako kontzeptual eta praktikoak aurkezten dituzte era atseginean, garapenera bideratzea helburu duten balioetan oinarritutako ohiko enpresa kultura aldatzeko. ​

Dirección y liderazgo
  
Stephen R. Covey

Stephen R. Covey liburuaren egile txalotuak berak dioenez, eraginkorra ez den jendea bere denbora lehentasunetan oinarrituta administratzen saiatzen da, eta eraginkorra dena, berriz, bere bizitza eta harremanak printzipioetan oinarrituta antolatzen ditu, hau da, lege naturaletan eta balio unibertsala duten arauetan oinarrituta. Lidergoa da printzipio horiek arazoetan aplikatzeko gaitasuna, kalitatea, produktibitatea eta denontzako onuragarriak diren harremanak sortzeko gaitasuna. ​

Dirección y liderazgo
  
James  C.Hunter

La paradoja liburua da aldaketarako irakurri dudan motibaziorik handiena.  Printzipio hauek erakusten ari gatzaizkie gure enpresako mila langile baino gehiagori.  Kontakizun erakargarria eta entretenigarria, garapen pertsonalari eta lidergoaren benetako autoritateari buruzkoa, irakurleari boterearen obligazio moralei desafio egitera eramaten duena.La paradoja liburua da aldaketarako irakurri dudan motibaziorik handiena.  Printzipio hauek erakusten ari gatzaizkie gure enpresako mila langile baino gehiagori.  Kontakizun erakargarria eta entretenigarria, garapen pertsonalari eta lidergoaren benetako autoritateari buruzkoa, irakurleari boterearen obligazio moralei desafio egitera eramaten duena.​​

Dirección y liderazgo
  
Stephen R. Covey

Zazpi etapatan banatutako ikastaroa, irakurleak bere nortasunera eta bere eguneroko bizimodura egokitu beharko duena. Egileak hainbat pasadizoz baliatzen da gure ekintza bakoitzaz eta aldaketak egiten hasteko dugun moduaz pentsarazteko. Emaitza da geure izaeraren garapena da, gure lan unibertsoa eta gure unibertso intimoa benetakoa, bakarra eta eskualdaezina den zerbait bihurtzeko gizakiek beharrezkoak dituzten osotasuna, zintzotasuna eta duintasunaren garapena.​

Desarrollo personal y de equipos
  
Rafael Echeverria

Echeverriak gizakiaren esanahiaren beste interpretazio bat eskaintzen digu, ez bizitza behatzeko oinarri gisa balio izan diguten parametro zaharretatik egindako interpretazioa, baizik eta parametro horietatik kanpotik egindakoa. Proposamen posmodernoa eta posmetafikoa da, besteak beste Maturana, Flores, Searle edo Graves, Austin eta Heideggerren eragina izan duena, Eta fenomeno sozial oro hizkuntz fenomenoa dela defendatzen duen tesian oinarritzen da. ​

Desarrollo personal y de equipos
  
Miguel Ruiz doktorea

Liburuan, Miguel Ruiz doktoreak prozedura erraz bat proposatzen digu herentziaz jaso eta mugatu egiten gaituzten sinesmen guztiak deuseztatzeko eta horien ordez gure barne errealitatearekin bat datozen eta askatasunera eramaten gaituzten beste batzuk barneratzeko. ​

Desarrollo personal y de equipos
  
Miguel Ruiz doktorea

Los cuatro acuerdos liburuaren jarraipena da. Liburuak kontzientzia eta geure benetako niaren jakinduria berreskuratzeko bidea baino zerbait gehiago eskaintzen digu. Miguel Ruizen lehen liburuaz gozatu zutenek nahitaez irakurri beharrekoa, eta ez horiek bakarrik, sufrimendua atzean utzi eta gizakiaren egoera naturalaren arabera, hau da, zoriontsu bizitzeko abilezia izan nahi duten guztiek ere bai. Zoriona​

Desarrollo personal y de equipos
  
Jerry Porras, Steward Emery,Mark Thompson

​Munduko hainbat tokitako ehunka pertsona ospetsurekin izandako elkarrizketa pertsonal eta espontaneoetan oinarritutako liburu honekin irakurleak multimilioidunak, konpainietako lehendakariak, nazioetako lehendakariak, Nobel saridunak eta pertsona ospetsuak ezagutzeko aukera izango du; ezagutu ahal izango ditu, halaber, berezi boteretsuak edo karismatikoak izan gabe iraupen handiko eragina izan duten heroi ezezagunak. Ospetsuak edo ez, denak pertsona arruntak ziren hasieran. Horrezaz gain, irakurleak jakin ahal izango du zergatik izan duten arrakasta pertsona horiek eta zergatik jarraitzen duten arrakasta izaten, bai eta berak ere arrakasta izateko zer egin dezakeen ere. ​

Desarrollo organizacional y cultural
  
Miriam Subirana eta Ramon Ribalta

Liburu honen helburuetako bat zure pentsamenduen kalitateaz ohartzen laguntzea da.
Zure bizitzako une oro pentsamendu onuragarriak eta kalitatezkoak aukeratzen jakinda bizi ahal izatea, eta kalte egiten dizunetik babesten ikastea.​

Desarrollo personal y de equipos
  
Leonardo Wolk

Liburu hau Coachingari buruz gehiago ezagutu nahi dutenengan pentsatuta dago, garapen pertsonalerako eta erakundearen garapenerako erreminta boteretsuen sorta bat.
Bere edukia osagai teorikoez eta praktikoez osatuta dago, hizkuntzalaritza, filosofia, psikologia, sistemen teoria eta komunikazioaren alorretatik egindako ekarpenekin. ​

Coaching
  
Leonardo Wolk

El arte de soplar brasas EN ACCIÓN liburua coachingean ari diren pertsonek, disziplina hau ikasten ari direnek, gerenteek eta erakundeen garapenean aditu direnek eta taldeekin lana egiten dutenek kontsultarako etengabe erabiliko duten lana izango da.
Bi zati ditu: Lehenengoan ekarpen teoriko eta metodologiko garrantzitsuak daude coachingean jarduteko. Bigarrenean ariketa, jarduera eta praktika ​

Coaching
  
Silvia Guarnieri eta Miriam Ortiz

Elkarrizketarako gaitasunak garatzen dituzten zuzendariek lanean zein ingurune pertsonaletan jendearekin harreman hobeak izaten eta hobeto komunikatzen ikasten dute. ​

Coaching
  
Alain Cardon

Taldeko coaching-aren praktikak, Alain Cardon hogei urte baino gehiagotan nazioartean coach lanetan ari denak grinaz aztertu duenak, dinamika kolektiboa sortzen eta enpresetan aldaketak egiten laguntzen du, bai eta zuzendarien kultura oro har eraldatzen ere. ​

Coaching
  
Franc Ponti, Xavier Ferrás

Berritzea oso gustukoa izateak galdera askorentzako erantzuna edukitzen laguntzen du.  Sortzaile diren pertsonen gaitasunak ezagutzea ahalbidetzen du (eta galdetegi dibertigarri baten bitartez norberarenak aztertzea eta bultzatzea), bai eta sormenerako estrategiak garatzea (THINK eredua), taldean sortzaile izanda lan egitea, enpresa berritzaileen funtzionatzeko era aztertzea eta etorkizuneko merkatuak osatuko dituzten makrojoera nagusiak ulertzea ere. ​

Innovación y creatividad
  
Michael Michalko

Egia esan, ideia garrantzitsu guztiek begien bistakoak direla ematen dute. Arazoa da nola lortu zuri zerbait garrantzitsua bururatzea. Liburu hau irakurrita posible da hori lortzea; izan ere, bertan zuretzat baliagarriak izan daitezkeen dozenaka teknika eta ehunka iradokizun azaltzen dira. Thinkertoysek negozio berrietarako, produktu berrietarako, salmenta teknika berrietarako eta merkatu berrietarako ideiak sortzen lagunduko dizu. ​

Innovación y creatividad
  
Edward De Bono

Dirutzak gastatzen ditugu arropatan, kosmetikotan, baita kirurgia estetikoan ere, gure gorputzak gustagarriagoak izan daitezen. Halere, ia ez diogu garrantzirik ematen gure erakargarritasuna nabarmentzen lagunduko digun beste faktore indartsuago bati. Ez du dirurik kostatzen, ez du denbora gehiegirik eskatzen, eta, halere, bera gabe pertsona batek txepela dela eman dezake, fisikoki erakargarriena izanda ere.  Buru liluragarri bat. Un sombrero para su mente liburuan jendea nola harritu erakusten da modu garbian eta hizkuntza praktiko batekin; jendea harritzeko formula errazak baina edozeinen bizitza goitik behera aldatzeko modukoak azaltzen dira bertan.​

Innovación y creatividad