Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Lidergoa eta Talde lana > Talde laneko konpetentzien programa (TKP) – oinarrizko maila
Talde laneko konpetentzien programa (TKP) – oinarrizko maila

Helburua

Programa hau enpresa berean diharduten talde naturalei zuzenduta dago. Helburua zera da: taldeen kohesioa, konfiantza eta eraginkortasuna handitzea.

Iraupena

Oinarrizko programak 44 ordu irauten du (hilean, 3 egun jarraian, egunean 8 ordu sartuta; eta 5 egun erdi, egunean 4 ordu sartuta).
 

Edukiak

Gai hauek landuko dira: 
  1. Behatzailea, 
  2. Elkarrizketak, talde lanaren giltzarri; 
  3. Esaten duguna eta pentsatzen duguna; 
  4. Entzutea eta ikertzea; 
  5. Isiluneak eta egiteko dauden elkarrizketak; 
  6. Feedback entrega;
  7. Ekintzen koordinazioa; 
  8. Emozionaltasuna eta 
  9. Elkarrizketa eraginkorren garapena.
Metodologia
Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak txandakatzen dira. Kasuak erabiltzen dira eztabaidan sartzeko eta arlo batzuetan sakontzeko; rol-playing ariketak egiten dira zenbait konpetentziatan entrenatzeko eta laguntza pertsonalizatua ematen da interesdunak hala eskatzen duenean.
 

Prezioa

Aldakorra, enpresarekin adosten den formatuaren arabera.

Lekua

OTALORA edo ‘in Company’.
 

Harremanetarako

Iñaki Idiazabal eta Garbiñe Letona.​

​