Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Lidergoa eta Talde lana > Talde laneko konpetentzien programa (TKP) – maila aurreratua
Talde laneko konpetentzien programa (TKP) – maila aurreratua

Helburua

Programa hau enpresa berean diharduten talde naturalei zuzenduta dago. Programaren helburua hauxe da: oinarrizko programan ikusi eta ikasitakoa sakontzea eta ondo jakitea. Bereziki azpimarratzen da talde bakoitzak planteatzen dituen zailtasunen, arazoen eta hobetzeko arloen lanketa.

Iraupena

Iraupen aldakorrekoa da, taldeak planteatzen duen helburuaren araberakoa. Orientagarri gisa, 6 egun erdi izan daitezke, 4 orduko saiotan antolatuta, tartekatuta, hilean saio 1 eginda.

Edukiak

Neurrira, kasu bakoitzaren arabera. Talde bakoitzak izan nahi duen bisioaren definiziotik abiatuz, garapen helburu nagusiak ezartzen dira. Helburu horien artean: talde lanaren konpetentziari loturiko zenbait aspektu hobeto ezagutzea, edo taldean identifikatutako ahulguneak konpontzea.

Metodologia

Hausnartzea, entrenamenduak egitea, lehen egiten ez ziren hizketaldiak irekitzen eta lantzen dira, jarduteko akordioak ezartzen dira, etab.

Modu osagarrian, bilera arruntetan lagundu egin dakioke taldeari.

Prezioa

Aldakorra, enpresarekin adosten den formatuaren arabera.
 

Lekua

OTALORA edo ‘in Company’.

Harremanetarako

Iñaki Idiazabal eta Garbiñe Letona.​
​​​​​​