Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Lidergoa eta Talde lana > Talde Laneko Gaitasunen Programa(TLG). Oinarrizkoa eta Aurreratua
 
Talde Laneko Gaitasunen Programa(TLG). Oinarrizkoa eta Aurreratua

Helburua

Programa hau enpresa berean diharduten talde naturalei zuzenduta dago. Oinarrizko programaren helburua da taldeen kohesioa, konfi antza eta eraginkortasuna handitzea; programa aurreratuaren helburua, berriz, aurreko aspektuetan sakontzea da, talde bakoitzak planteatzen dituen zailtasunak, arazoak eta hobetzeko alorrak landu beharra bereziki azpimarratuz.

Irakasleak

Otalorako taldea eta kolaboratzaileen sarea.
 

Iraupena

Oinarrizko programak 44 ordu irauten du (hilean 3 egunean jarraian, 8na ordu, eta 4na ordu 5 egunean). Programa aurreratuak, berriz, irauten du 4na ordu 6 egunean, hau da, 24 ordu guztira.
 

Edukiak

Honako gai hauek lantzen dira: elkarrizketa, lidergorako eta talde lanerako giltzarri gisa; entzutea, elkarrizketarako gaitasun zentrala; hitz egitea, hitz egitearen modalitateak eta hitz egitearen indar eraldatzailea; hutsik gabetasuna ekintzak koordinatzean; emozionaltasuna gestioan eta elkarrizketa eraginkorren diseinuan.

Metodologia

Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak txandakatzen dira. Kasuak erabiltzen dira eztabaidan sartzeko eta arlo batzuetan sakontzeko; rol-playing ariketak egiten dira zenbait gaitasunetan entrenatzeko eta laguntza pertsonalizatua ematen da interesdunak hala eskatzen duenean.
 

Prezioa

Aldakorra, enpresarekin adosten den formatuaren arabera.

Lekua

OTALORA edo Kooperatiba.
 

Harremanetarako

Iñaki Idiazabal eta Garbiñe Letona.