Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Lidergoa eta Talde lana > Lidergo konpetentzietan sakontzeko programak
Lidergo konpetentzietan sakontzeko programak

Helburua

Aukeratutako lidergo kooperatiboaren konpetentzia sakon lantzen laguntzea.

Iraupena

Konpetentzia bakoitzeko: egun oso bat – entrenamendu ariketak saioen artean + egun erdiko 2 saio, banakako coachingarekin lagundu ahal izango direnak.
 

Edukiak

  1. ´Bisio partekatuari´ buruzko programa: 
  2. ´Positibotasunari´ buruzko programa: 1) zer da positibotasuna, 2) positiboa denari arreta jartzea, 3) hizkuntza positiboa, 4) pentsaera positiboa, 5) aukerak ikustea, 6) energia eta erresilentzia, 7) harreman positiboak, 8) emozioak erregulatzea, 9) ingurune positiboak sortuz. 
  3. ´Pertsonen eta taldearen garapenari´ buruzko programa: entzutea eta feedbacka garapenaren giltzarri gisa, eredu mentalak, uneko taldea vs eduki nahi den taldea, zeregina vs harremana, harreman onak izateko oinarriak, koordinaziorako oinarriak, konfiantzaren lanketa taldean. 
  4. ´Lorpenerako orientazioari´ buruzko programa: 
    1. a) aukera (16 ordu) – 1) lorpena eta lorpenaren onurak, 2) helburuak, 3) aurreikuspenak argitzea, 4) jarraipena, 5) lana ixten jakitea, 6) eskertzen eta indartzen jakitea.
    2. b) aukera (24 ordu) – 1) lorpenerako orientazioaren egoerak (osasuntsua, zaindu gabea eta gehiegizkoa), 2) ikasten diharduten enpresak, 3) jarrera arduratsua, 4) jarrera posibilista eta ausarta, 5) lorpenerako orientazioaren sistematika (helburuak zehaztea, planifikatzea, jarraipena egitea, lana ixtea eta eskertzea), 6) lorpen esperientzia bat eta ´eginez ikastea´, 7) hizkuntza argia, isilunerik gabea eta feedbackarekin, 8) lorpena indartzen eta eragozten duten sinesmenak, 9) lorpena taldean, 10) koordinazioa eta lankidetza, 11) hutsegiteetatik ikastea.
  5. ´Berrikuntzarako orientazioari´ buruzko programa: 1) sormena eta berrikuntza, pertsonengandik abiatuz, 2) berrikuntza lantzeko oinarrizko giltzarriak, 3) sormenerako tresnak, 4) lidergo bideratzailea, 5) ideia berriak sortzera ´jolasteko´ jarraibideak, 6) alternatibak sortzea, 7) agertokiak sortzea, 8) berrikuntza taldean, 9) berrikuntza, sistema gisa.
  6. ´Bezeroari zuzendutako orientazioaren´ gaineko programa: 1) “-KIN” sistema, 2) posizionamendua eta balio bakarreko proposamenak lantzea, 3) bezeroaren diagnostikoa, 4) lotura eta hazkundea, 5) intzidentzien protokoloa eta bezeroen defentsa.  
  7. ´Konfiantza eta zintzotasunari´ buruzko programa: 1) konfiantzaren hiru dimentsioak (besteengan konfiantza izatea, fidagarria izatea eta nork bere buruan konfiantza izatea), 2) dimentsio horiek garatzeko hiru alorrak (kognitiboa, emozionala eta jokabideari loturikoa), 4) alor emozionala (konfiantza vs konfiantza eza vs beldurra), 5) jokabidearen alorra (portaerak eta dekalogoa). 

Metodologia

Hausnarketa ariketak, entrenamendu ariketak, sinesmenekin lan egitea, adibideak, ikus-entzunezko materialak, autosakonketarako materialak…
 

Prezioa

Aldakorra, konpetentziaren arabera.
 

Lekua

OTALORA edo ‘in company’..
 

Harremanetarako

Iñaki Idiazabal​

​