Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Lagun egite indibiduala

Helburua

Pertsonak duen helburu bat lantzea, esaterako, alor berezi batean bere lan jarduna hobetzea, eta, horretarako, identifikatuta dauzkan barne oztopo batzuk gainditzea.

Metodologia

Modalidades:

  • Tutorizazioa: gai zehatz bati buruzko eskola partikularra, pertsonak ezagutza edota teknika batzuk har ditzan eta entrenamendu berezia egin dezan.
  • Coaching: aurrez aurreko elkarrizketa coach batekin, pertsonak zer gertatzen zaion eta zer barne zailtasun dituen azter dezan. Hala, behin eragozpenak identifikatuta, pertsona horrek ezarrita daukan helburua lortzeko ekintzak diseinatu eta gauzatuko ditu.
  • Sinesmenak aldatzea: konpetentzia jakin baten lanketan pertsonari aurrera egitea galarazten edo eragozten dioten sinesmen partikularrak aldatzeko kognizio eta gorputz saioa.
  • Trebetasun kognitiboen eta autorregulazio trebetasunen lanketa: ekipamendu teknologikoz hornituriko saio bat, trebetasun kognitiboak (arreta, kontzentrazioa, memoria eta erabakiak hartzea) indartzeko eta egonkortasun emozionala eta errendimendua hobetzeko.

Iraupena

  • Tutorizazioa: eskola bakoitzak ordu 1etik 2 ordura iraun dezake.
  • Coaching: saio bakoitza ordu eta erdikoa da. Nahi adina saio egin daiteke.
  • Sinesmenak aldatzea: lehenengo saioa ordu eta erdikoa da eta gainerakoak, berriz, ordu erdikoak. Nahi adina saio egin daiteke.
  • Trebetasun kognitiboen eta autorregulazio trebetasunen lanketa: saio bakoitzak ordubete irauten du eta 20 saio inguru behar dira aldaketa behar bezala gauzatzeko.

Prezioa

  • Tutorizazioa: 105 euro orduko. 
  • Coaching: 180 euro saioko. 
  • Sinesmenak aldatzea: 180 euro lehenengo saioan eta 50 euro hurrengoetan. 
  • Trebetasun kognitiboen eta autorregulazio trebetasunen lanketa: 60 euro saioko.
Harremanetarako
Iñaki Idiazabal edo Garbiñe Letona.​
​​​​​