Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Lidergoa eta Talde lana > ´Posimed´ txostena (hizkuntzaren analisia)
´Posimed´ txostena (hizkuntzaren analisia)

Helburua

Elkarrizketa batean, hizketaldi batean, hitzaldi batean, txosten batean edo dena delakoan erabilitako hizkuntzaren analisia jasoko duen txosten xehatua eskuratzea.

Analisiak hizkuntzaren positibotasuna/negatibotasuna identifikatzea du xede; baita elkarrizketaren konpetentzian erabiltzen diren bereizketak identifikatzea ere

Metodologia

Posimed metodologia osoa aplika daiteke, hau da, pertsona bati elkarrizketa berezi bat egitea alderdi askori buruz hitz egin dezan. Gero, elkarrizketa horretatik abiatuta, hizkuntz adierazpena azter daiteke, analisiak pertsona horren jarrerez eta eredu mentalaz azaltzen duenaren interpretazioarekin eta hobetzeko gomendio multzo batekin batera.

Iraupena

Prozesu osoa, hau da, elkarrizketa + analisia + txostena ematea, 15 egun luza daiteke.

Txostena automatikoki lantzeko prozesuak, Posimed softwarea erabiliz, 3 egun irauten du.

Prezioa

Aldakorra, kasuaren arabera. Orientagarri gisa:
Testu batetik abiatuz automatikoki landutako txostena: 0,01 € hitzeko.
Elkarrizketa + transkripzioa + txostena egitea + txostena entregatzeko saioa: 325 euro.​
 

Harremanetarako

Yolanda Lekuona.​​
​​​​​​​​