Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Heziketa Kooperatiboa > Bazkideentzako programak > Bazkideentzako programak: Oinarrizkoa
Bazkideentzako programak: Oinarrizkoa

Helburua

Identitate kooperatiboaz sentiberatzea eta identitate hori indartzea eta, horretarako, Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren oinarrizko printzipio kooperatiboak ezartzea; Kooperatiba, eraldaketa sozialerako elementu gisa ezagutzea eta Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren giltzarriez jabetzea. Zentzu kooperatiboaren bilakaeraz hausnartzea eta etorkizuneko zentzu kooperatiboko elementuak finkatzea.

Iraupena

Egun batean 8 ordu.

Edukiak

  1. Kooperatiba: eraldaketa sozialerako proiektua, Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren giltzarriak eta Printzipio kooperatiboak, eta 
  2. Zentzu kooperatiboaren bilakaera.
Metodologia

Kontzeptu teoriko laburrak, azalpenak, bideoak, eztabaida eta hausnarketa.

Prezioa

1.400 euro eguna, gehienez ere 15 pertsonako talde batentzat.

Lekua

OTALORA edota Kooperatiba

Harremanetarako

Iñigo Iñurrategi eta Marian Uribarren.​
​​​