Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Heziketa Kooperatiboa > Kontseilu Errektorerako programak > Kontseilu Errektorerako programak: Oinarrizkoa
Kontseilu Errektorerako programak: Oinarrizkoa

Helburua

Identitate kooperatiboa indartzea eta, horretarako, Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren oinarrizko printzipio kooperatiboak ezartzea eta norbera dagoen organoaren funtzioak eta oinarrizko enpresa kontzeptuak ezagutzea. 

Iraupena

24 ordu (3 egunean zortzina ordu); bazkide gisa Heziketa Kooperatiboko prestakuntza egina duten parte hartzaileek, berriz, 2 egun.

Edukiak

  1. Eraldaketa sozialeko proiektua, Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren giltzarriak, Printzipio kooperatiboak eta Zentzu kooperatiboaren bilakaera.
  2. Arau Esparru Kooperatiboa, Kooperatiba baten barne antolamendua: Organo sozialak eta Zuzendaritza, Kontseilu Errektorearen funtzio, rol eta ardurak. MONDRAGONen araubide ekonomikoa eta korporazio egitura, eta elkarren arteko lankidetzarako tresnak.
  3. Finantza egoeren analisia, enpresaren posizio ekonomiko eta finantzarioa, Kudeaketa Plana eta Kontrola.
Metodologia

Azalpenak eta bideoak, ariketak eta lanak taldeka, eta eztabaida eta hausnarketa.

Prezioa

450 euro pertsonako (24 ordu) eta 300 euro pertsonako (16 ordu) –talde bakoitzak 10 pertsona izan behar du gutxienez–  

Lekua

OTALORA

Harremanetarako

Iñigo Iñurrategi, Marian Uribarren​
​​​