Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Heziketa Kooperatiboa > Kontseilu Errektorerako programak > Oinarrizkoa eta ´Talde lanaren konpetentzia´
Oinarrizkoa eta ´Talde lanaren konpetentzia´

Helburua

Prestakuntza proposamen honen helburua Kontseilu Errektoreari gai hauek lantzen laguntzea da:

  • norbanakoei dagokienez, Kontseilu Errektoreko kideez ari garenez, pertsonak beren eginkizuna hobeto betetzeko eta kooperatibako administratzaile gisa ardurak hartzeko trebatzea.
  • taldeari dagokionez, Kontseilu Errektore gisa, funtzioak betetzeko gaitasuna eta eraginkortasuna handitzea.
  • enpresa gisa, kooperatibaren proiektu sozioenpresarialaren erantzukizunari gainerako organoekin loturak ezarriz heltzea.

Programa Kontseilu Errektore osoari zuzenduta dago, ez bakarrik errektore berriei.

Iraupena

Oinarrizko programak 40 ordu irauten du (4 egunetan 8na ordu, eta egun erdiko bi saio, jarraipena egiteko). Iraupena eta edukiak egokitzeko aukera ere badago.

Edukiak

  • Kooperatiba, proiektu sozioenpresarial gisa. Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren bilakaera eta egungo erronkak.
  •  Arau Esparru Kooperatiboa, Kooperatiba baten barne antolamendua: Organo Sozialak eta Zuzendaritza, Kontseilu Errektorearen funtzioak. Ordezkari sozialaren rola. MONDRAGONen araubide ekonomikoa eta egitura kooperatiboa.
  •  Talde lanaren konpetentziak: elkarrizketa eraginkorrak, behatzailea, entzutea, iritziak, eskaerak eta eskaintzak.
  • Finantza egoeren analisia, enpresaren posizio ekonomiko eta finantzarioa, Kudeaketa Plana eta Kontrola.

Metodologia

Azalpenak eta bideoak, ariketak eta lanak taldeka, eta eztabaida eta hausnarketa.

Prezioa

Aldakorra, enpresarekin adosten den formatuaren arabera.

Harremanetarako

Iñigo Iñurrategi eta Marian Uribarren.​
​​