Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Heziketa Kooperatiboa > Kooperatibismoari buruzko aditu ikastaroa
Kooperatibismoari buruzko aditu ikastaroa

Helburua

Ikastaroaren helburu estrategikoa hauxe da: kooperatibak biziberritzeko estrategiak indartuko dituzten erreferentziazko pertsonak prestatzea. Erronka, alde batetik, ezagutza oinarri eguneratu eta zorrotza duen pertsona kopuru dezente bat prestatzea da –gure kooperatibetako koadroak osatzen dituztenak–. Eta, bestetik, baliabide multzo bat eskaintzea, pertsona horiek enpresa barruan eta beren ingurunean sendotasun handiagoz lan egin dezaten (erabakiak koherentziaz hartu, kooperatibako bateko eta besteko alderdi sozioenpresarialak aztertu, bultzatu, tiratu, proposatu, motibatu…). 

Iraupena

110 irakastordu.
.

Edukiak

  1. Aldaketa prozesuak mundu garaikidean. 
  2. Arrasateko Kooperatiba Esperientzia: sorrera, bilakaera historikoa eta oinarri nagusiak. 
  3. Egitate kooperatiboaren kanpo dimentsioa: eraldaketa soziala eta garapen komunitarioa. 
  4. Egitate kooperatiboaren barne dimentsioa: demokrazia eta parte hartzea prisma kooperatibotik eta 
  5. Pertsona enpresa kooperatiboan: kulturari, psikologiari eta motibazioari lotutako dimentsioak.
Metodologia
Espazioen arteko konbinazioa: ezagutzarako espazioa, hausnarketa eta eztabaidarako espazioak eta esperientzia kooperatibo luzea daukaten protagonisten esperientzia eta testigantza praktikoak partekatzeko espazioak.

Prezioa

3.700 euro pertsonako.

Lekua

OTALORA

Harremanetarako

Iñigo Iñurrategi (Otalora) eta Ion Lezeta (Huhezi-Lanki).