Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Programa Teknikoak

Helburua

Zenbait arlo eta egoeratan jarduteko kudeaketa ezagutzak hartzea eta elkartutako trebetasunak lantzea.

Iraupena

Iraupen estandarra 16 ordukoa da. Kasu bakoitzera egokitzen da, kooperatibak egin nahi dituen praktika eta entrenamenduen arabera.

Edukiak

Badaude zeharkako izaera duten edukiak (enpresako arlo guztietarako direnak) eta baita espezifikoak ere, programan zehazten den funtziora bideratuak.

Aldaketa kudeatzea: 1) Zer da aldaketa?, 2) Ohiko erantzunak, 3) Aldaketaren etapak (ezeztapena, erresistentzia, esplorazioa eta konpromisoa), 4) Aldaketan autokudeatzeko estrategiak, 5) Besteei aldaketa errazteko estrategiak.

Gatazkak kudeatzea: 1) Gatazka identifikatzea, 2) Gatazka, aukera gisara ikustea, 3) Arrazoiak, 4) Erreakzionatzeko moduak, 5) Erreakzionatzeko modu bakoitzari eman beharreko erantzun egokia, 6) Emozioen kudeaketa, 7) Prebentziorako tresnak, 8) Negoziazioa, 9) Bitartekaritza.

Kolaboratzaileen bilerak kudeatzea: 1) Bilera, komunikazio prozesu gisa, 2) Bilera definitzea (helburua eta formatua), 3) Bilera aurretikoa, bitartekoa eta gerokoa kudeatzea, 4) Bileran zehar denbora kudeatzea, 5) Komunikaziorako trebetasunak (feedbacka, entzute aktiboa eta asertibitatea), 6) Behar ez diren erreakzioak kudeatzea.

Metodologia
Azalpen teorikoak, praktika dinamikak, rol playing direlakoak eta esperientzia trukeak konbinatzen dira.

Prezioa

400 euros/asistente..​

Lekua

OTALORA.​​

Harremanetarako

Marian Uribarren