Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Zuzendarien Garapena > IKAS: integrazio sozioenpresarialerako programa aurreratua
IKAS: integrazio sozioenpresarialerako programa aurreratua

Helburua

Kooperatibako bazkideen prestakuntza eta erabateko integrazioa sustatzea. Horretarako, kooperatiban jorratzen diren alorren ikuspegi globala lantzen da; era berean, kudeaketari buruzko ezagutzak hartu eta, korporazioaren kudeaketa ereduari jarraituz, trebetasunak lantzen dira.

IKAS programa erantzukizuneko lanpostuak bete ditzaketen bazkideei zuzenduta dago.

Iraupena

185 ordu (ostiraletan, 9:00etatik 18:00etara).

Edukiak

  1. Negozioaren eta enpresaren ikuspegi globala: bisioa, kudeaketaren zikloa, berrikuntzaren erronka, merkatura orientatutako enpresa.
  2. Kultura kooperatiboa eta balio korporatiboak: Kooperatiba, proiektu sozioenpresarial gisa; elkarren arteko lankidetzarako egitura eta mekanismoa; Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren bilakaera eta egungo erronkak; arau esparru kooperatiboa; MONDRAGONen araubide ekonomikoa eta egitura korporatiboa; korporazioaren kudeaketa eredua.
  3. Pertsonen eta taldeen kudeaketa eta garapen pertsonala: kultura kooperatiboaren kudeaketa eta lidergo kooperatiboa; pertsonen eta taldeen kudeaketa; positibotasuna; elkarrizketarako konpetentzia; talde lana; gatazken ebazpena.
  4. Kudeaketarako trebetasunak eta tresnak: bezeroen kudeaketa; helburuen kudeaketa eta lorpenerako orientazioa; berrikuntzaren kudeaketa; laneko arriskuak prebenitzeko kudeaketa sistema eta proiektuen kudeaketa.

Metodologia

Azalpenezko metodoa, gelako eztabaida eta kasuen analisia konbinatzen dira.

Mondragon Unibertsitatearen diploma.

Prezioa

2.000 euro.

Harremanetarako

Yolanda Lekuona eta Marian Uribarren.​