Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Zuzendarien Garapena > Arduradunei zuzendutako programa aurreratuak
Arduradunei zuzendutako programa aurreratuak

Helburua

Enpresako arlo funtzionaletako arduradunen ezagutzak eta trebetasunak eguneratzea, egiteko modu berriak abiaraziz eta kooperatiba desberdinetan antzeko erantzukizunak dituzten pertsonen artean harremanak eta praktika egokien trukea sustatuz.

Iraupena

40 ordu, astean 8 orduko saioak eginda.

Edukiak

Badaude zeharkako izaera duten edukiak (enpresako arlo guztietarako direnak) eta baita espezifikoak ere, programan zehazten den funtziora bideratuak.

  1. Komertzialentzat (40 ordu): 1) Zuzendaritza komertziala eta estrategia komertziala, 2) Salmenta indarraren lidergoa, 3) Negoziazio komertziala, 4) Analisi ekonomiko eta finantzarioa eta estrategia komertziala.
  2. Finantzarientzat (40 ordu): 1) Estrategia eta plangintza, 2) Kultura eta antolaketaren eraginkortasuna, 3) Balantzeen baterakuntza, 4) Analisi ekonomiko eta finantzarioa, 5) Negoziazioa.
  3. Lehendakarientzat (40 ordu): 1) Estrategia eta negozio eredua, 2) Komunikazioaren kudeaketa, 3) Parte hartze instituzionala, 4) Bilera eraginkorrak, 5) Ekintzen koordinazioa, 6) Enpresen kultur ikuspegia eta lidergoa.
  4. Giza Baliabideetan dihardutenentzat (40 ordu): 1) Praktika egokiak pertsonak kudeatzeko sistemetan, 2) Giza Baliabideetako zuzendaritza, kultur garapenaren bideratzaile gisa, 3) Elkarrizketarako konpetentzia, 4) Aldaketaren kudeaketa, 5) Gatazkaren kudeaketa, 6) Barne komunikazioaren kudeaketa, 7) Azken joerak pertsonen kudeaketan.
  5. Taldeetako arduradunentzat (40 ordu): 1) Arduradunak, pertsonen eta taldeen kudeatzaile, 2) Talde lana, 3) Bilerak zuzentzea, 4) Lanaren kudeaketa, 5) Antolaketa pertsonala, 6) Elkarrizketarako konpetentzia.


Metodologia

Joera berrien azalpena eta, horrekin batera, lan mahaiak. Mahai horietan, joera berriok martxan jartzeak dakartzan abantailak eta zailtasunak, eta baita ezartzeko egokienak diren estrategiak ere, aztertzen dira.

Halaber, rolari dagozkion ezagutza eta trebetasunak hartzen dira, entrenamendu ariketen eta ´eginez ikasi´ metodologiaren bidez.

Prezioa

950 euro pertsonako.​

Lekua

OTALORA

Harremanetarako

 Marian Uribarren