Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Zuzendarien Garapena > ´Adimen multikulturalari´ buruzko programa, nazioarteko harremanak kudeatzeko
´Adimen multikulturalari´ buruzko programa, nazioarteko harremanak kudeatzeko

Helburua

Ingurune multikulturaletan kudeaketa eraginkorra egiteko ezagutzak eta konpetentziak hartzea, dela bezeroekin jarduteko, dela hornitzaileekin, dela taldeekin; baita administrazioekiko erlazioetan nahiz bestelako erlazioetan ere.

Irakaskea

Marina Lazaro (Cultural Intelligence Centre). USA.​

​Iraupena

16 ordu bi egunez jarraian, edo enpresarentzako bestelako ad hoc formatu batzuk antolatuta..

Edukiak

  1. Kultur dibertsitatearen erronkak erakundean nazioartekotzean. 
  2. Erlatibitate kulturala, lidergo kultural arrakastatsurako lehen urratsa.
  3. Adimen kulturaren garapena lidergo global eraginkorrerako. 4 dimentsioak.
  4. 360º Multirater Assessment (Cultural Intelligence Center, USA). 360º-ko ebaluazioak.
  5. Dimentsio kulturalak: Lidergoan eta nazioarteko harremanetan inplikaturiko bateko eta besteko kulturak identifikatzeko eta kudeatzeko azterketaren esparrua. Nortasuna, autoritatea, arriskua, lorpena, denboraren kudeaketa, komunikazioa eta feedbacka, lanaren kudeaketa eta harremanak.
  6. Global Clusters: kultur dimentsioak kultur eskualde desberdinei aplikatzea.
  7. Kulturalki konplexuak diren egoerei aurre egiteko estrategiak sortzea.
  8. Eta orain zer? Ekintza plan pertsonala.

 

Metodologia

Prestakuntzari ekin aurretik, 360º-ko testa. Saio interaktiboak, bai ezagutzak, esperientziak eta bizipenak trukatzeko bai kasuak aztertzeko. Gatazken eta gaizki ulertuen oinarrian dauden desberdintasun kulturalak identifikatzen dira. Komunikazioa aplikatzen zaio lidergoari, negoziazioari, lorpenerako orientazioari, harremanen kudeaketari, zereginei, etab. Ekintza plana ere sartzen da.
*Ikastaroa ingelesez emateko aukera talde multikulturalentzat.

Prezioa:

610 euro, adimen multikulturalari buruzko 360º-ko ebaluazioa eta liburua barne.

Lekua:

OTALORA

Harremanetarako​:

Yolanda Lekuona eta Marian Uribarren.