Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Kultura Garapena > Liderraren profilaren definizioa
Liderraren profilaren definizioa

Helburua

Kooperatibak bai enpresa zuzendarientzako bai arduradunentzako giltzarritzat jotzen dituen konpetentziak zehaztea, kultura eraikitzaile kooperatiboa garatzeko helburuz.

Horretarako, abiapuntu gisa, korporazioak zehazten duen lidergo kooperatiboaren profila erabil daiteke, zortzi konpetentzia hauek osatzen dutena: bisioa, lorpenerako orientazioa, pertsonen eta taldeen garapena, berrikuntzarako orientazioa, bezeroari zuzendutako orientazioa, positibotasuna, osotasuna eta konfiantza eta eredu kooperatiboa).

Iraupena

Egun erdiko hiru edo lau saio, prozesu honi jarraituta: 

  1. Liderraren profilaren konpetentziak zehaztea, 
  2. Konpetentzia bakoitzari lotutako portaerak zehaztea eta 
  3. Eman beharreko hurrengo pausoak balioztatu eta finkatzea.

Metodologia

Parte hartzeko hainbat metodologia erabiliz egiten dira saioak (erronda, metaplana, eztabaidak talde txikietan, eztabaidak talde handietan, etab.).

Prezioa

Aldakorra, kooperatibarekin adostutako formatuaren arabera.

Lekua

OTALORA

Harremanetarako

Eva Alejo eta Yolanda Lekuona.​