Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Kultura Garapena > Kultur plana eta kultur garapenaren proiektua
Kultur plana eta kultur garapenaren proiektua

Helburua

Hainbat pausoz osatutako proiektu baten bidez, kultura egokia lantzea. 

Iraupena

Aldakorra, kasu bakoitzaren arabera (> 12 hilabete)

Ibilbidea

  1. Diagnostiko kuantitatiboa. 
  2. Diagnostiko kualitatiboa. 
  3. Kultura egokia zer den zehaztea, 
  4. Kultur plana lantzea, 
  5. Kultur plana inplementatzea eta 6) Sendotzea eta mantentzea.

Metodologia

Metodologia egituratu egin behar da, eta tresna egokiak erabili, xede hauekin: diagnostiko kuantitatiboa eta kualitatiboa egitea; negozio estrategiaren inguruan eduki nahi den kultura zehaztea; dilemak ebaztea; sinboloak eta erritualak identifikatzea; garapen estrategia zehaztea eta ekintza plana eta neurketa zehaztea.

Horretarako, kultura eraikitzailea, lidergoa eta talde lana lantzeko portaeretan trebatzeko programa espezifikoak jorratzen dira. Gainera, sinesmenen aldakuntza eta kudeaketa emozionala landu daitezke.

Otalorak esku hartzeko eredu propioa dauka, eta eredu horren barruan badira jarduteko elementu generikoak ere, hala nola ´palanka´ elementuak eta kultur arretaguneari loturiko elementu espezifikoak. 

Prezioa

Aldakorra, kasuaren arabera.

Harremanetarako

Eva Alejo eta Yolanda Lekuona.