Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Kultura Garapena > Kultur diagnostiko kualitatiboa
Kultur diagnostiko kualitatiboa

Helburua

Norbanakoei eta enpresako taldeei elkarrizketak eginez, Enpresa Kulturari buruzko Inkesta osatzea, kudeaketa elementuen (lidergoa, taldea, sistemak eta proiektu partekatua) inguruko ekarpen kualitatiboak (narratiboak) eta dauden kultur ezaugarrien ingurukoak entzuteko; hori guztia, azken helburu honekin:  bai kultura eraikitzailearen kultur arketipo bakoitzaren egoera jakitea (ikaskuntza, erantzukizuna, positibotasuna, lorpena, bezeroa, berrikuntza, pertsona, taldea eta erantzukizun soziala) bai negozioan dagoen oreka sistemikoaren egoera nolakoak diren jakitea.

Iraupena

Prozesu estandarrak gutxi gorabehera hilabete eta erdi irauten du, honako etapa hauekin: 

  1. Hasierako aurkezpena egitea, 
  2. Elkarrizketatu beharreko pertsonak eta ´focus group´ delakoetan parte hartuko dutenak hautatzea,
  3. Elkarrizketak edota ´focus group´ taldeak egitea, 
  4. Bildutako informazioa prozesatzea eta 
  5. Emaitzen txostena aurkeztea.

Metodologia

Banakako elkarrizketak edota focus groupak egitea, eta horretarako enpresan dauden kultura eta azpikulturak xeheki identifikatzeko aukera ematen duten galdera espezifikoak egitea. Horrekin batera, hizkuntza analisiaren bidez, kultur arketipoak –ez daudenak, badaudenak eta gaindimentsionatuak– xeheki prozesatu eta txostena aurkeztea.

Prezioa:

Aldakorra, kasuaren tamainaren arabera.

Harremanetarako:

Eva Alejo eta Yolanda Lekuona.​