Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Kultura Garapena > Esku hartzeen aurrerabidea neurtzea
Esku hartzeen aurrerabidea neurtzea

Helburua

Hainbat eratako esku hartzeen bilakaera eta aurrerabidea neurtzea, esku hartzeok aurreikusitako kultur garapenari egiten dioten ekarpena kontuan hartuta.

Neurketa mota

1 – Prestakuntza programen eraginkortasuna neurtzea.

2 – Esku hartzeek bai komunikazioan bai parte hartzean daukaten eraginkortasuna neurtzea.

3 – Autokudeaketa sistemen eraginkortasuna neurtzea.

4 – Neurrira egindako neurketak.

Iraupena

Neurrira, kasu bakoitzaren arabera.

Esate baterako, bi hiletan banatutako 8+4+4 ordu formatuko saioak dituzten prestakuntza programetan, hasieran, egin bitartean, bukaeran eta 9 edo 12 hilabeteren buruan neurtzen da. Hala, aurrerabideari buruzko ondorioak taldeka eta norbanakoka ateratzen dira. Halaber, landutako gaien eraginkortasunaren gaineko ondorioak ateratzeaz gain, beste aztergai batzuk ekarri dituzten gaiak zein izan diren aztertzen da.

Metodologia

Neurketak ´ad hoc´ egindako inkestetan oinarritzen dira. Ondoren, datuen prozesatze estatistikoa egiten da, eta ondorioak eta erlazioak ateratzen dira.

Sistemekin loturiko esku hartzeetan, kolektiboa osatzen duten pertsonek egindako ´atribuzioak´ sartzen dira; hau da, ikusten da prozesua gauzatzeko moduak (parte hartze maila, informazioa eta prestakuntza) eta kolektiboak horretaz duen pertzepzioak noraino egiten dion ekarpena esku hartzearen beraren arrakastari. 

Prezioa

Aldakorra, neurketa motaren eta bolumenaren arabera.
 

Harremanetarako

Eva Alejo eta Yolanda Lekuona.​
​​​​​