Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Kultura Garapena > Enpresa balioen gaineko diagnostikoa
Enpresa balioen gaineko diagnostikoa
​​Helburua

Enpresa Kulturari buruzko Inkesta osatzea, batetik, eduki nahi diren balioen presentzia eta benetan dauden balioak identifikatuz eta, bestetik, balio horiek inkesta bete duten pertsonen balio pertsonalekin alderatuz. Enpresan, Zuzendaritza Kontseiluan eta taldeetan egin daiteke diagnostikoa.

Iraupena

Prozesu estandarrak gutxi gorabehera hilabete irauten du, honako etapa hauekin: 
  1. Hasierako aurkezpena egitea, 
  2. Inkesta bete behar duten pertsonak hautatzea, 
  3. Datuak biltzea, 
  4. Jasotako informazioa prozesatzea eta 
  5. Emaitzen txostena aurkeztea.
Metodologia

Inkesta egiteko, Barrett Values Centre eredua erabiltzen da. Eredu horren bitartez, aztertu nahi den enpresaren edo taldearen lehen 10 balioak identifika daitezke. Gainera, mugatzaileak izan daitezkeen balioak edo entropia identifikatzeko aukera emateaz gain, balioen sailkapena egiten du, zazpi mailako kontzientziaren edo enpresa egoera ebolutiboaren ereduaren arabera.

Identifikatutako balioak, halaber, lorpen, berrikuntza, bezero, pertsona edo talde arketipo kulturalekin gurutzatu daitezke, eta hala, enpresan dauden balioetatik abiatuz, arketipo horiek noraino ari diren behar bezala garatzen egiaztatu ahal izango dugu.

Prezioa

Aldakorra, kasuaren tamainaren arabera.​
 

Harremanetarako

Eva Alejo eta Yolanda Lekuona.​

​​​