Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Aktibitate Arloak > Kultura Garapena > Enpresa Kulturari Buruzko Inkesta
Enpresa Kulturari Buruzko Inkesta

Helburua

Hiru alor hauen egoera neurtzea: 1) Gestio palankak (lidergoa, pertsonak gestionatzeko sistemak, taldea eta partekatutako proiektuaren zentzua). 2) Kultura (eraikitzailea, pasiboa, oldarkorra) eta 3) Pertsonen emaitzak (gogobetetzea, konpromisoa, proaktibitatea, balantze afektiboa eta extra-rol ahalegina). Hori guztia neurtu egiten da zein elementuta esku hartu behar den identifikatzeko helburuz, kultura eraikitzaileagoa eta emaitza sozioenpresarial hobeak lortzeko.

Iraupena

Prozezu estandarrk hilabete eta erdi irauten du, honako etapa hauekin:

1. Inkestan neurtzen denaren eta itxarondako emaitzen aurkezpena

2. Inkesta prestatzea

3. Datuak bildu eta datuak prozesatzea

4. Emaitzen aurreneko aurkezpena eta iradokizunen bilketa, eta

5. Emaitzen bigarren aurkezpena, ekintza planen gomendioekin.

Metodologia

Inkestak erabiltzan duen eredua 50 enpresa baino gehiago aztertzetik abiatzen da. Eredu horretan, pertsonek emandako emaitzen (gogobetetzea, konpromisoa, proaktibitatea etab.) eta dagoen kultura motaren arteko korrelazioa ezartzen da. Dagoen kultura korrelazionatu egiten da, baita ere, lidergo moldearekin, pertsonak gestionatzeko sistemekin eta langileen artean proiektu partekatu bat egotearen sentimenduarekin edo sentimendu ezarekin. Inkesta sinplifikatu eta operatiboagoa egin da; hala, aipatutako alor guztiak erraz erantzuteko 65 galderaren bidez neurtuko dira.

Prezioa 

Aldakorra, kasuaren tamainaren arabera.
 

Lekua

Kooperatiban

Harremanetarako

Yolanda Lekuona, Mikel Lezamiz,  Zigor Ezpeleta