Saltatu aukera-zintako komandoak
Saltatu eduki nagusira
Nabigatu gorantz
Hasi saioa
Otalora > Hasiera > Berriak
Berriak

ZUZENDARIEN GARAPENERAKO VII FOROA

2016/11/28

​2017ko Urtarrilaren 27an, ostirala, Zuzendarien Garapenerako Foroa ospatuko da KURSAALean.

Data hurbildu ala, informazio zehatzakoa bidaliko dugu.


MBA EXECUTIVE 2016. MONDRAGONen Master Korporatiboa

2015/11/02

​MONDRAGON Korporazioaren Executive MBA programa 2016ko urtarrilean hasiko da eta edizio honetan berrikuntza garrantzitsuak izango ditu, Lorporazioaren estretegiarekin bat datozenak eta MONDRAGONeko gerenteek identifikatutako erronkei erantzuten dietenak

MBA2016.pdfMBA2016.pdf


Master "Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboa"ri buruz

2014/06/04

​Otalora eta MGEPek diru laguntza bat eskeintzen dute Master bat egiteko. Master hau "Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboa"ri buruzkoa da eta BCBL-k (Basque Center of Cognition, Brain and Language) antolatzen du EHU-UPVrekin batera Donostian.

2014ko Uztailean ingenieritzako ikasketak amaituko duen pertsona bati eskeintzen diogu, ingelez maila on bat duena eta zuzendarien trebetasunen garapenaren arloan berritzaile izateko griña izan dezakeena.

Bi arloen arteko integrazio berritzaile bat da, beraz Masterra lehen pauso bat izango da, etorkizunera begira izan daitezkeen ekimen aukera desberdinak aztertzeko. Ekimen honek beraz aplikazio praktiko zehatz baerako ikerketa eta garapen enfoke bat du, burmuina eta hizkuntzaren arlokoak.

Lekua: BCBL (Donostia)

Hizkuntza: Ingelesa

Denbora: urte akademiko bat (60 kredito)

Haisera: 2014ko Iraila

Inskripziorako azken data: 2014ko ekainak 13a

Interesa izanez gero bidali mesedez korreo elektroniko bat otalora@mondragoncorporation.com era

 


PERTSONEN GESTIORAKO VI FOROA

2013/10/31

​Aurreko urteetan ez bezala, aurten Donostian egingo dugu bilkura, Kursaalen. Lekua honegatik aldatu behar izan dugu: oraingo honetan gure artean izango dugun kanpo hizlaria Carolyn Taylor da, kultura garapenaren prozesuetan aditu internacionala, eta bere agendaren arabera lotu behar izan dugu eguna: Urriaren 31a.

 

Informazio gehiago:
Marian Uribarren
OTALORA (Aretxabaleta)

 

943 712330
 

 http://www.tulankide.com/eu

 


KOOPERATIBAGINTZAN Mondragon Unibertsitateko aditu titulua, 2013-2014, 6. edizioa

2013/07/12

​Helburu nagusia: Biziberritze kooperatiborako estrategiak indartu eta bultzatuko dituzten pertsona klabeak formatu.

Hartzailea:

  • Organo sozial eta exekutiboetako kideak
  • Kooperatiba barruko erreferentziazko pertsonak
  • Proiektu kooperatiboa bultzatzeko ahalmena eta sentsibilitatea duten pertsonak
  • Bere burua kooperatibagintzan janzteko gogoa duten pertsonak

Lekua: OTALORA (Aretxabaleta)

Ikastaro hasiera/ikastaro amaiera: 2013/11/8 - 2014/04/11

ostiraletan, 9,00 etatik 14,30ak arte

Informazio gehiago izateko jarri harremanetan:

Arianne Kareaga

akareaga@mondragon.edu

943 714157 (luzp.5207)


MONDRAGONen Master Korporatiboa. MBA Executive 2013-2014

2013/07/12

Aurten, Otalorak, MUrekin batera, beste behin, MONDRAGONen Executive MBA antolatu du eta haren zuzendaritza taldeentzako beharrezkoak eta erakargarriak diren berrikuntzak jasotzen ditu.​

MONDRAGON Korporazioaren Executive MBA enpresen zuzendaritzan dituzten ezagutzak eta zuzendaritza eta lidergorako trebetasunak zabaldu nahi dituzten zuzendari guztiei bideratuta dago eta aldi berean, 5 dimentsio estrategiko korporatiboen garapena bultzatzen ikasi nahi dutenei: Dimentsionamendua, Nazioartekotzea, Elkarrekiko lankidetza, Nazioartekotzea eta Konpromiso eta Nortasun Kooperatiboa.

 

Hasiera: 2013ko urriaren 18a, ostiraletan 9,00-18,00 eta larunbatetan 9,00-13,00

Matrikula: 13.500 (prezio berezia MONDRAGON Kooperatibentzat: 8.900 euro)

 

Informazio gehiago:

Marian Uribarren

OTALORA (Aretxabaleta)

muribarren@mondragoncorporation.com

943 712330


Jaitsi: MBA1314.pdf

OTALORAKO Prestakuntza Eskaintza 2013

2013/01/09

​OTALORAKO Produkto eta Zerbitzu berriak 2013. urterako


Jaitsi: katorokorraEUSK13.pdf

PERTSONEN GESTIORAKO V. FOROA, Azaroaren 16an

2012/11/16

Jakinarazi genizuen bezala, datorren azaroaren 16an, ostirala, “Pertsonen Gestiorako V. Foroa” egingo dugu GANDIAGA TOPAGUNEAn, Arantzazun. Kooperatiben testuingurutik abiatuta, pertsonen garapenenari buruzko gakoak aztertuko dira eta horien gainean eztabaidatuko da.

 

Honako gai hauek landuko dira: 

1.    2013rako jarraibide Korporatiboak.
2.    Talentuaren kudeaketa: inplementaziorako irizpideak (Gestio Soziala) eta kasu praktikoa (Orona)
3.    Enpresa kulturaren garapena:  orain artean ikasitakoak (Gestio Soziala) eta kasu praktikoa (Eroski)
4.    Kanpo begirada: gazteak eta kooperatibak. Zeintzu dira gazteen amets eta ardurak?, nola ikusten dituzte kooperatibak?, zer eskatzen eta proposatzen dute?
5.    Kanpo-hitzaldia. Alex Rovira: garai gogorretan nola piztu gogoa eta jarrera positiboa.
Partaideko 120 euro izango dira. Izena emateko edo informazio gehiago behar izanez gero, Marian Uribarrenekin jarri zaitez harremanetan (943-712330), muribarren@mondragoncorporation.com

 


2012, año internacional de las Cooperativas

​Este 2012 es el año internacional de las cooperativas como consecuencia de una decisión tomada por las Naciones Unidas. El lema elegido "Las empresas cooperativas ayudan a construir un mundo mejor". Con ello las Naciones Unidas y el movimiento cooperativista pretenden crear una mayor conciencia del público sobre la contribución de las cooperativas al desarrollo econónico y social, y ak logro de los objetivos de Desarrollo del Milenio.


Oferta Formativa de Otalora 2012

​Otalora, Centro de Desarrollo Directivo y Cooperativo de MONDRAGON, ha elaborado la propuesta de productos y servicios para el año 2012 en sinergia con otras actividades de Gestión Social (Modelo de Gestión Corporativo, Difusión Cooperativa y Selección/Movilidad de Directivos).

Para más información en cada uno de los programas encontraréis las personas de contacto o podéis enviar un mail a otalora@mondragoncorporation.com


Jaitsi: katorokorraCAST.pdf
12